'PAROT doktrina'

Xabier Urizar aske geratu da, 29 urte preso igaro eta gero

'Parot doktrina' ezarria zuen Urizarrek. Puerto II espetxean zegoen preso.

Urizar, senide eta lagunekin.
2014ko urtarrilaren 14a
18:35
Entzun

Duela egun batzuk agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Urizar askatzeko, baina ez dute gaur arte agindua gauzatu. 192/2006 doktrina ezarria zuen Urizarrek. Urriaren 21ean eraitsi zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak doktrina hori, eta, hala, Urizar libre uztea ebatzi du Auzitegi Nazionalak.

08:30 aldera irten da presondegitik, eta ordurako hainbat senide eta lagun zituen zain.

Puerto II espetxean egon da preso arrasatearra, eta iazko uztailean Parot doktrina ezarrita luzatu zioten zigorra. Urizar 1985ean atxilotu zuten; 1986an hasi zen Espainiak ezarritako zigorra betetzen. Irteera data 2013ko uztailaren 31rako zuen, eta 2016ko irailaren 17ra arte luzatu zioten kondena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.