Xabier Zabarte BERRIA Taldeko langileari azken egurra emango diote gaur iluntzean. Ekitaldi zibila egingo dute, Zaldibarko frontoian (Bizkaia), 19:30etik aurrera. Gorpua, berriz, 13:00ak arte edukiko dute Berrizko beilatokian.
Ostegun goizean istripua izan zuen Zabartek, Barazar mendatean, kamioi bat jota, eta bertan hil zen. Zaldibar bertakoa zen Zabarte, eta 46 urte zituen. BERRIA Taldearentzat publizitatea eskuratzen lan egiten zuen. 1992an hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n; geroztik bi hamarkada egin ditu euskal prentsa bultzatzeko lanean.