'18/98 auzia'

Xaki atalean auzipetuak beti HBren edo Batasunaren izenean aritu zirela ziurtatu dute nazioarteko lekukoek

Opor garaiko etenaren ostean gaur ekin diote berriz Madrilgo Casa de Campon, Espainiako Auzitegi Nazionalean, =i 18/98 auzian=i auzipetutako 53 lagunen kontrako epaiketari. Lekukoen deklarazioekin ekin dioten berriro, eta Pello Eskisabel ETAko kide presoa izan da agerraldia egiten lehena. Hainbat herrialdetako politikari, abokatu, kazetari eta idazleek Xaki atalean auzipetutakoek beti HBren edo Batasunaren izenean jardun zutela ziurtatu dute.

2006ko irailaren 4a
15:58
Entzun
Frantzian preso daukaten Pello Eskisabel izan da deklaratzen lehena. Bideo-konferentziaz egin du, espetxetik. Espainiako eta Frantziako estatuen "estrategia errepresiboa" salatu du, eta ez dutela "gatazka konpontzeko borondaterik". Arazo teknikoak tarteko —Eskisabelek ez zituen entzuten abokatuen eta epaimahairen galderak entzuten— eten egin dute. Konpondu dituztenean, berriro hasi da Eskisabel deklaratzen, eta

18/98 auziko epaiketa "fartsa" bat dela esaten hastearekin batera konexioa eteteko agndu du Angela Murillo epaileak.



Mikel Albisu ETAko buruzagi presoak ere deklaratu behar zuen, baina, azkenean, deklarazio hori bertan behera uztea erabaki du defentsak.

Nazioarteko lekukoak

Ondorioz, Xaki atalean auzipetutako Elena Beloki, Miriam Campos eta Mikel Kortaren jardunaren inguruko azalpenak eman dituzten hainbat herrialdetako politikari, abokatu, kazetari eta idazleek deklaratu dute: Mauro Bulgarelli Berde-Gorri koalizioko senatore italiarrak, Peet de Zaeger Flandriako NVA alderdikoak, Nuno Ramos de Almeida kazetari portugaldarrak, Petra Isabel Schlagenhauf abokatu alemaniarrak eta Montserrat Galceran Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Filosofia irakasleak.

Belokirekin, Camposekin eta Kortarekin harremanak izan zituztela onartu dute guztiek, beti gai politikoen inguruan, eta beti HBko edo Batasuneko ordezkari gisa aurkeztu zutela beren burua auzipetuek; inoiz ez Xaki edo beste izen bateko erakunde gisa. Galceran irakasleak, Madrilgo Foroko kideak, auzipetuekin izandako batzarretan Margarita Robles Espainiako Gobernuko Barne estatu idazkariak parte hartzen zuela nabarmendu du. Gilles Perrault idazle ezagunak ere deklaratu behar zuan gau defentsaren eskariz, baina, azkenean ezin izna du joan.

Horrenbestez, amaitu da lekukoen deklarazio txanda. Nolanahi ere, Alex Maskey Sinn Feineko kide eta Belfasteko alkate ohiak gaur zortzi deklaratzea eskatu du defentsak, gaur ezin zuelako, eta haren lekukotza oso garrantzitsua delakoan.

Bihar adituak dira hastekoak

Osterantzena, perituek hasi behar dute bihar deklaratzen. Hala ere, deklarazio horien metodologiaren inguruan ezadostasunak daudedefentsaren eta epaimahaiaren artean, eta bilera eskaera egin du Kepa Landa defentsako abokatuak xehetasun horietaz mintzatzeko.

Beste askotan bezala, Euskal Herriko eragile sozial eta politikoen babesa izan dute auzipetuek Madrilen. Besteak beste, Batasuna, Aralar, EHAK, ELA, LAB, EILAS eta ESK-ko kideak izan dira, bestelako herri eta kultur erakundeetakoekin batera. Guztien izenean mintzatu da Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, eta berriro ere epaiketa bertan behera uzteko eskatu dute, eta egungo testuinguru politikoan inoiz baino zentzu gutxiago duela nabarmendu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.