Iruñerrian LTD bidez emititzeko lizentzia jaso ostean, Xaloa telebistak abenduan hasi nahi du probako emanaldiak egiten. Euskara hutsean jardungo du Xaloak. Besteak beste, albistegiak, magazinak, haurrentzako saioak eta gizarte gaiekin lotutako programak egingo dituzte.
Ostegunean aurkezpen bat egingo du Xaloak. Bertan, dirua biltzeko kanpaina baten berri emango dute. Kanpaina horrek euskalgintzako hainbat eragileren babesa izango du. Sustatzaileen artean izango dira Euskaltzaleen Topagunea, Udalbiltza eta Tokikom.
Xaloa telebista 1997. urtean sortu zen, eta Nafarroako Baztan, Bertizarana eta Malerreka eskualdeetan emititu du ordutik.
Iruñerrirako LTDko bi lizentzia banatu zituen iaz Nafarroako Gobernuak. Bat Xaloa elkarteak lortu zuen, eta bestea, Abian Komunikazioak.