Euskara

Xarles Bidegain proposatu dute euskaltzain oso izateko

Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu den hutsunea beteko luke. Bozketa, Euskaltzaindiaren martxoko osoko batzarrean. 2006an ere proposatu zuten.

2009ko otsailaren 27a
15:35
Entzun
=lEuskaltzaindiak==http://www.euskaltzaindia.org/ gaur iragarri duenez, Xarles Bidegain (Baiona, 1947) proposatu dute euskaltzain oso izateko. 31. domina-hutsartea beteko luke hark, eta Piarres Xarriton, Jean Haritxelar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek egin dute, hain zuzen, proposamena gaur, Euskaltzaindiak Donostian egindako batzarrean. Martxoko osoko batzarrean egingo dute bozketa.



Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu den hutsunea betetzeko hautagaiak aurkezteko azken aukera izan dute gaur. Azaroaren 30ean izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu Peillen. Horren ondorioz, 2008ko abenduaren 19an, Pasaian (Gipuzkoa) egindako osoko batzarrean, 31. domina-hutsartea aldarrikatu zuen erakundeak.

Letretan doktorea da Bidegain; euskal literatura eta euskal mintzairaren katedraduna, Paueko (Frantzia) eta Aturrialdeko Unibertsitatean. Euskaltzaindiaren Atlasgintza lantaldeko arduraduna da, Gotzon Aurrekoetxearekin batera, eta Hiztegi Batuko lantaldeko kidea. Lau liburu argitaratu ditu; azkena, 2002an, Izendegia.

2006an ere proposatu zuten euskaltzain oso izateko -Haritxelar, Xarriton eta Emile Larrek-, Andoni Sagarnarekin batera -hau Mikel Zalbide, Bernardo Atxaga eta Adolfo Arejitak-. Euskaltzaindiak Sagarnaren alde egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.