XEDEAREN DATUAK

2020ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Florian Italiako enpresak, bere segeria xedea aurkeztearekin, datu batzuk iragarri ditu:
PAGOA DATUTAN
Segeria aitzin eta ondotik
150.000. Metro kubiko pago mozten dituzte azken urteetan Pirinioetako oihan publikoetan. Florian enpresaren aurreikuspenen arabera, 200.000 edo 300.000 metro kubiko moztu behar lirateke urtean, kalitate hobereneko 50.000 metro kubiko segatu ahal izateko. Oihanetik 1.200 futbol zelai moztuko lirateke urte oroz, SOS Foret Pyrenees kolektiboaren arabera.
50.000. Segeria industrialak segatu nahi lituzkeen pagoen %45 ez lirateke berehalako baliabideetan, ONF erakunde publikoaren arabera. Kalkulatzen da pagoak30 eta 40 urte artean behar lituzkeela ontzeko eta behar bezala loditzeko. Horregatik, xedearen kontrakoek diote pagadientzat presioa «handiegia» litzatekeela, eta ez lukeela utziko oihana «behar bezala berritzen».
12. Segeria eraikitzeko, beharrezkoa litzateke hamabi milioiko inbertsioa, azken datuen arabera. Horren %60 laguntza publikoek ziurtatuko lukete, iturri batzuen arabera.
25. Segerian berean 25 lanpostu sortuko lituzke Florianek, eta, iragarpenen arabera, ehun lanpostutik goiti izanen lirateke zeharka. Kontrakoek diote enpresak itxiarazi eta lanpostuak galduko direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.