90eko hamarkadako urte batzuetan bezala, ETAren hilketa dela-eta ETB xingola hasi da erabiltzen gaur bere albistegietan. Hain zuzen, ETB1en 14:00etako Gaur Egun-en atzoko atentatuari buruzko berrietan xingola beltza jarri dute pantailan, eta gauza bera egin dute 15:00etan ETB2n, Teleberri-n.
Horretaz gain, ETB2k zuzenean eman du gaur arratsaldeko manifestazioa, eta emanaldian ere xingola izan du. Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak ere ekimenaren zuzeneko kontakizuna egin dute.
Halaber, eitb.com webgunean xingola beltza daukate, mantxetaren ondoan.
Patxi Lopez maiatzaren 5etik da Eusko Jaurlaritzako lehendakari, PSE-EE eta PPren arteko akordioari esker. Bi alderdiok EITBn aldaketak egingo zituztela iragarri zuten. Hain zuzen, ostegunean izendatu zuten zuzendari nagusi berria: Alberto SurioEl Diario Vasco egunkariko Politika Saileko kazetari eta analista. Aurki izendatuko du hark ETBko zuzendaria: Miguel Angel Idigoras TVEko kazetari ohia.
KomuNIKABIDEAK
Xingola itzuli da ETBra
ETAren hilketari buruzko albisteetan eta manifestazioaren emanaldian xingola beltza jarri du ETBk gaur; 'eitb.com'-ek ere hala dauka. PSE-EEk eta PPk aldaketak iragarri zituzten akordioa egin zutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu