Yanela Zarumaren hiltzaileak bere defentsak eta akusazioak negoziatu duten hamasei urteko espetxe zigorra onartu du gaur, epaiketa egin aurretik Iruñean Nafarroako Auzitegian egin duen agerraldian. Epaiketa urriaren 22an zen hastekoa, baina akordioarekin bertan behera geratu da. Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak jakinarazi du zigorra irmoa dela.
2011ko apirilaren 3an hil zuen auzipetuak Zaruma, San Kristobal mendi inguruan, Iruñerrian. Edanda zegoelako aringarria ezarri diote, baina lekua ezagutzen zuelako eta Zarumarekiko zuen gertutasunagatik zigorra handitu diote. Morea inguruko ur putzu batean aurkitu zuten Zarumaren gorpua.