genero indarkeria

Yanela Zarumaren hiltzaileak hamasei urteko espetxe zigorra onartu du eta irmoa da

Akordio horri esker, urriaren 22an hastekoa zen epaiketa bertan behera geratu da, Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenak jakianazi duenez. Edanda zegoelako aringarria ezarri diote.

2012ko urriaren 17a
17:35
Entzun

Yanela Zarumaren hiltzaileak bere defentsak eta akusazioak negoziatu duten hamasei urteko espetxe zigorra onartu du gaur, epaiketa egin aurretik Iruñean Nafarroako Auzitegian egin duen agerraldian. Epaiketa urriaren 22an zen hastekoa, baina akordioarekin bertan behera geratu da. Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak jakinarazi du zigorra irmoa dela.

2011ko apirilaren 3an hil zuen auzipetuak Zaruma, San Kristobal mendi inguruan, Iruñerrian. Edanda zegoelako aringarria ezarri diote, baina lekua ezagutzen zuela eta Zarumarekiko zuen gertutasunagatik zigorra handitu diote. Morea inguruko ur putzu batean aurkitu zuten Zarumaren gorpua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.