Mikel Essery, Magie Alvarez eta Maria Asuncion Bitorika euskal herritarrak hil zituen atentatua prestatu eta egin izana egotzita, 15 urteko espetxe zigorra ezarri dio Yemengo auzitegi batek Ebda al Wailiri. Al Kaeda taldeko kidetzat jo dute erasotzailea. Yemengo Gobernuaren arabera, ihes eginda dago erasotzailea.
Hiru euskal herritarrekin batera, beste bederatzi lagun ere hil ziren erasoan, 2007ko uztailaren 2an. Turista gisa joanak ziren hirurak Yemenera. Sabako erreginaren tenplutik hurbil egin zieten eraso; pertsona batek ibilgailuan zeraman lehergailua zartarazi zuen. Erasotzailea bera, sei turista katalan, espainiar bat eta bi yemendar ere hil ziren. Al Kaedak bere gain hartu zuen atentatua. Ustezko beste erasotzaile bat ere epaitzekoa zuten, baina ez da haren berririk.
Yemenen hiru euskal herritar hil zituen atentatua dela eta, egileetako bat zigortu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu