Somaliatik irtendako hiru ontzik ezbeharrak izan eta gutxienez 65 etorkin hil ziren atzo Yemengo kostara iristeko saioan, ACNUR Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Agentziak gaur jakinarazi duenez.
Horietako bi ontzi hondoratu egin ziren. Batean 142 lagun zihoazen eta 98k lortu zuten bizirik ateratzea. Bestean, berriz, 46 etorkin zeuden eta 38 erreskatatu zituzten. Hirugarren ontzian zendutako etorkinak trafikatzaileek hil zituzten, lekukoen arabera -kolpeen ondorioz hiru, eta makinen gelan giltzatu ondoren hamar, haizerik gabe geratuta-.
Afrikatik Yemengo kostara iristeko saioan urte hasieratik hona 273 lagun hil dira itota. Horietako heriotza asko trafikatzaileen erruz izan dira. Dena den, etorkin askok hasten dute bidaia arriskutsu hori, gatazkek, goseteak eta lehorteek egoera asko zaildu dutelako.
Mundua
Yemenera iristeko saioan 65 etorkin hil dira
Somaliatik irtendako hiru ontzik izan dute ezbeharra, Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Agentziak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu