UPN

Yolanda Barcinak dimisioa eman du

Ez du UPNko presidente karguan jarraituko, eta Antonio Sola presidenteordeak ordezkatuko du, oraingoz. Alderdiak "lanaldi osoz" ariko den presidentea behar duela esan du Barcinak

2015eko abuztuaren 27a
07:16
Entzun

Jakina zen Yolanda Barcina ez zela aurkeztuko UPNko presidente kargurako, baina uste baino lehenago eman du dimisioa. UPNren batzorde exekutiboak osteguneroko bilera zuen gaur, eta amaitu baino lehen iragarri du alderdiak Barcinak agerraldia egingo zuela 20:00etan. Dimisioa emateko izan da.

Alderdiak "lanaldi osoz" ariko den presidente bat behar duela esan du Barcinak, eta horregatik eman duela dimisioa —unibertsitatean zeukan postura bueltatu baita bera—. Antonio Solak ordezkatuko du, oraingoz. UPNko presidenteordea zen, orain arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.