Yolanda Barcinak esan du ETAri ezer ez zaiola zor

2012ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Euskal presoak Euskal Herriratzearen kontra agertu da Yolanda Barcina Nafarroako Gobernukoeta UPNko presidentea. Hori egitea ETAri «zerbait ordaintzea» litzatekeela uste du, eta erakunde armatuari ezer ez zaiola zor dio. «Zer dela-eta ordaindu behar diogu zerbait ETAri orain?». Foro Ser Navarran egin ditu adierazpenok Barcinak. Legedia errespetatzearen alde dagoela esan du, eta ez du uste «salbuespenik» egin behar denik euskal presoen kasuan, oraindik ETA ez delako desagertu. Instituzioetako ordezkarien, enpresaburuen eta sindikatuetako, Justiziako eta unibertsitateko ordezkarien aurrean mintzatu da Nafarroako Gobernuko presidentea. ETAk indarkeria uzteko erabakia hartu badu Justiziaren, segurtasun indarren eta alderdien batasunari esker hartu duela nabarmendu du, halaber. Baina oraindik ETA desagertzeko esperantza duela gaineratu du, eta hori gertatzeko beharrezkoak diren urratsak egitea espero duela. Erakunde armatuari hainbat eskaera egin dizkio Barcinak; zehazki, desegiteko, armak uzteko eta «txanoak kentzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.