Omenaldian izan ziren, besteak beste, Madrilgo udal gobernu berriko hainbat kide.
Espainiako eskuin muturreko Fuerza Nuevako kideek bahitu, torturatu eta hil zuten Gonzalez, mutil-lagunarekin eta PST Langileen Alderdi Sozialistako beste kide batekin bizi zen etxean, 1980ko otsailaren 1eko arratsaldean. Fuerza Nuevako Emilio Hellin eta Ignacio Abadek antolatu zuten bahiketa, beste hainbat kiderekin batera. Espainiako Auzitegi Nazionalak 43 urte eta hiru hilabete arteko kartzela zigorra ezarri zien Hellini, Abadi eta beste lau pertsonari Gonzalez bahitu eta hiltzea egotzita. Hellin, ordea, kalean da dagoeneko.