A-8 autobidean Orio eta Usurbil artean (Gipuzkoa) Donostia alderako noranzkoan auto bat irauli egin da gaur 7:20an, beste batekin talka egin ondoren, honek olio ugari isuri du, eta Ertzaintzak autobidea itxi egin du norabide horretan. Bi orduz itxita izan ostean, 9:30etik ireki dute berriro.
Zarautzen A-8ko ordainlekua itxi egin dute -ez dira ari kobratzen-, eta trafikoa N-634 errepidetik bideratu dute.
Hor ere arazoak izan dira, ordea. Izan ere, orain bi aste Orion lur jauziak izan ziren, eta herri horretan Donostiarako bidean errei bakarra dago zabalik. Ondorioz, oso trafiko ilara handiak sortu dira.
Gizartea
Zabaldu dute A-8 Zarautzen, istripu bategatik itxita izan ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu