Gizartea

Zabaldu dute Donostian Paseo Berria

Denboraleak kalte handiak sortu zituen han ere.

2008ko martxoaren 19a
18:08
Entzun
Donostian ere txikizio handiak egin zituen duela egun batzuetako denboraleak, eta Paseo Berria izan zen lekurik kaltetuenetakoa. Besteak beste, zulo handia eragin zuten olatuek. Udala harrezkero erabat murgildu da hura konpontzeko eta astesantuetarako prest izateko, kanpotik turista asko etortzen baita egunotan, eta gaur zabaldu dute.

Lehen datuen arabera, gutxienez hamabi milioi euroko kalteak izan dira Donostian. Kalteak jasan dituzten herritarrei kalte-ordainak eskatzen laguntzeko hainbat bulego jarri ditu Udalak.

Argazkian, lagun batzuk gaur, Paseo Berrian. (Argazki Press)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.