poilitika

Zabaleta: “Batasunak politika egiteko zilegitasun osoa du”

Aralarreko koordinatzaile orokor Patxi Zabaletak esan du Batasuna politika egiteko “zilegizko” erakundea dela, nahiz eta “legez kanpo” egon. Batasunak ‘Orain herria, orain bakea’ lelopean iganderako deituta duen manifestazioa ez eragozteko eskatu du goizean Radio Euskadin egindako elkarrizketan. “Demokrazia heldu” batean manifestazioak salbuespenik gabe onartu behar direla gaineratu du.

2005eko abuztuaren 10a
13:30
Entzun
Aralarreko buruzagi Patxi Zabaletak esan du Batasunak Euskal Herriko politikan parte hartu behar lukeela, nahiz eta, “formalki legez kanpo” egon. “ Euskal Herrian bakea eta normalizazioa lortzeko prozesuan norabide guztietan, modu diskretuan eta zeharka bada ere alderdien artean harremanak eta elkarrizketak badaudela uste osoa dut”, gaineratu du Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.