Aralarreko koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletak bere alderdiak, Zutikekin koalizioan, igandean lortutako emaitzen balorazioa egin zuen atzo. Zabaletaren esanetan, «emaitzak ez dira desengainua izan» bere alderdiarentzat. Era berean, «politika iraupen-proba bat» dela adierazi zuen Aralarreko buruak eta Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian ez direla bere alderdiaren aurreikuspenak bete gaineratu zuen.
Izan ere, Gipuzkoan Espainiako Kongresurako eserleku bat lortzeko aukera ematen zioten inkestek Aralar- Zutik koalizioari, baina EAren eskutan geratu zen azkenik.Hala ere, itxaropentsu agertu zen atzo Zabaleta. «Ordezkaritza portzentai txikia daukagu, baina lehen genuenari eutsi diogu, bederen. Proiektua finkatzen ari dela esan nahi du horrek», esan zuen Zabaletak. Etorkizunera begira, ziurrenik bere alderdiak Zutikekin osatutako koalizioari eutsiko diola azaldu zuen Zabaletak. «Koalizioa ez genuen osatu hauteskunde hauetan soilik pentsatuta. Akordioa egonkorra izatea nahi genuen», esan zuen. Nolanahi ere, «formula hori» aztertu behar dutela esan zuen Zabaletak, «zuzenketak egin eta gizartearen nahietara moldatzeko».Etorkizunari begira, berriz, ilusioa ez dutela galduko nabarmendu zuen Zabaletak: «43.000 boto ditugu; hau da, Ezker Batua eta Batasunak izan dituztenen erdia, gutxi gora behera. Eremu horretan EAEn oso sentsibilitate zabalak daude, eta haiekin bat egitea lortzen badugu, etorkizun politiko duina izan dezakegu» adierazi zuen Zabaletak. Ildo horretan, zera adierazi zuen Zabaletak: «Errealistak izan behar gara, baina etorkizunari begira ilusioa mantendu behar dugu», esan zuen.
ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK
Zabaleta: «Etorkizunari begira ilusioa mantendu behar dugu»
EAEn Aralarrek ez dituela aurreikuspenak bete adierazi du Zabaletak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu