Patxi Zabaleta NaBaiko parlamentariak BERRIA.INFOri jakinarazi dionez, Nafarroako egungo Gobernuan "beti" izan dira desorekak, eta Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak Roberto Jimenez presidenteordea kargutik kentzeko erabakia "beste pasarte bat gehiago" dela uste du. "Honek ez du egonkortasuna ekarriko egoera politikora", esan du.
Zabaletaren ustez, desoreka ekonomikoa "oso sakona" da, eta gobernuak "justifikaziorik gabeko gastuak" egin ditu.
Aurrera begira, aukera bat baino gehiago ikusten du Zabaletak. Haren arabera, UPN gutxiengoan gobernatzen saiatuko da, baina Zabaletak "oso zaila" ikusten du hori, "ezinezkoa".
Hauteskundeak aurreratzearen inguruan uste du UPN "izkin" egiten saiatuko dela aukera horri, eta epe laburrera ez du aukera gisa ikusten.