Kereila kriminala jartzeko lehen urratsa den kontziliazio demanda egin zue atzo Patxi Zabaleta Aralarreko buruzagiak Miguel Sanz Nafarroako presidentearen harira, kalumniatu egin duela iritzita.
Joan den astean hitzaldia eman zuen Sanzek Madrilen, eta "autodeterminazioa eta lurraldetasuna lortzeko kaltegarria ez balitz" Zabaletak "borroka armatuaren alde" jarraituko lukeela adierazi zuen.
Zabaletaren iduriko, kalumnia da Sanzek berari buruz esandako hori, eta, ondorioz, auzibidea hastea erabaki du. "Irensten diren irain asko daude, baina errespetatu behar den muga bat dago, irain eta laidoetara igarotzen baita bestela, eta hori onartezina da", azaldu du gaur, Nafarroako Parlamentuko saiora sartzerakoan.
h
Politika
Zabaletak auzibidea hasi du Sanzen aurka, kalumniagatik
Autodeterminazioa eta lurraldetasuna lortzeko kaltegarria ez balitz, Aralarreko buruzagiak borroka armatuaren alde egoten jarraituko lukeela adierazi zuen Nafarroako Presidenteak joan den astean Madrilen, hitzaldi batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu