Espainiako Gorteetarako hauteskundeak / Biharamona

Zabaletak esan du Aralar-Zutikek, beharbada, ez duela azken egunetako gertakariak behar bezain ongi kudeatzen jakin

Atzoko hauteskundeen Aralar-Zutik koalizioak uste zutena baino emaitza kaskarragoak lortu dituztea aitortu du Patxi Zabaleta Aralarreko koordintazaileak, batik bat, Gipuzkoan. Hori dela eta, koalizoak azterketa egin behar duela nabarmendu du Zabaletak, eta, halaber, esan du, beharbada ez dutela jakin azken egunetako gertakariak "hauteskunde ikuspuntu batetik" behar bezain ongi kudeatzean.

2004ko martxoaren 15a
17:56
Entzun
Nolanahi ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Aralar-Zutikek oinarri bat eratu duela adierazi du Aralarreko koordinatzaileak. "Herri gehienetan jaso ditugu botoak, %3-%7 tarte horretakoak. Oinarri bat da, baina,oinarri ttikiegia", erantsi du.

Hori dela eta, koalizioak "gauza asko" aztertzeko unean dela agertu du Zabaletak. "Lehendabizi gure barrukoak; gero, besteekiko harremanei dagozkienak, indar dema baita politika. Eta, azkenik, dudarik gabe, gizarte osoari begira eman behar ditugun nondik norakoak", azpimarratu du.

Azken egunetako gertakariak beren kalterako eragina izan dutela iradoki du Aralarreko koordinatzaileak. Hain zuzen ere, beharbada, "gertakari latz horiek guztiak" ez dutela behar bezain ongi kudeatzen jakin adierazi du Zabaletak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.