Espainiako hauteskundeak

Zabaletak iragarri du Amaiurrek "krisiari aurre egiteko jarduera plan zehatza" aurkeztuko duela

Aralarreko koordinatzaile nagusiak dio Madrilen ez dutela erabaki eskubidea soilik defendituko. Haren arabera, koalizioak azaroaren 20ko hauteskundeetan "oso emaitza onak" lortuko ditu.

2011ko urriaren 5a
15:51
Entzun

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak iragarri du du Amaiur koalizioak Madrilen, Euskal Herriaren erabaki eskubidea ez ezik, krisiari aurre egiteko neurriak ere defendituko dituela. “Laster ezagutaraziko dugun programan krisiak eragindako arazoei aurre egiteko jarduera plan zehatza jasoko da. Gure ardura da krisia eragin ez duten herritarren gehiengo handi-handi horren interesak babestea, beraiek direlako krisiaren ondorio latzenak pairatzen ari direnak”, esan du Zabaletak gaur, ETBn.

Aralarreko buruak uste du Amaiurrek oso emaitza onak lortuko dituela azaroaren 20an Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan. "Nire ustean, Amaiurrek une honetan aurrean daukan emaitzen aurreikuspenak oso onak dira, eta lortuko diren emaitzak eta horien erabilera Euskal Herriarentzat oso garrantzitsuak izatea espero dut".

Igandean aurkeztu zuten Amaiur koalizioa ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak, Iruñean. “Euskal gizartearen gehiengoa den bezalakoa izango da: abertzalea, ezkerrekoa, zabala eta aurrerakoia”, adierazi du Zabaletak gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.