hondakinen kudeaketa

Zabalgarbi munduan

Hamar urtetan 2,5 milioi tona hondakini aterabidea eman zaiola eta CO2 isuria %175 gutxitu dela nabarmendu dute errauste plantaren urtemugan. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da gaur bertan eginiko ekitaldian.

Zabalgarbiko erraste planta. JON HERNAEZ, EFE
Ibai Maruri Bilbao.
2015eko urriaren 23a
09:53
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Ana Oregi eta Arantza Tapia sailburuak, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Elena Unzueta Ingurumen diputatua, Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatua eta Juan Maria Aburto Bilboko alkatea izan dira gaur Zabalgarbin, hura zabaldu zuteneko 10. urteurrreneko ekitaldian. Mikel Huizi zuzendaria izan dute gidari.

Guztiek nabarmendu dute Zabalgarbi erreferentea dela munduan hondakinen kudeaketaren alorrean. Hala, urtero, Alemaniatik, Suitzatik zein AEBetatik hainbat adituren bista izaten dutela nabarmendu dute. Hamar urteotan  2,5 milioi tona hondakini aterabidea eman zaiola eta CO2 isuria %175 gutxitu dela ere oroitarazi dute. 

Iragarpen bat ere egin dute: Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak adierazi du konposta egiteko plantak jarri nahi dituztela Bizkaiko eskualde periferikoetan. Alemaniara bidaiatuko dute laister hango esperientzia batzuk ezagutzeko helburuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.