Euskal presoak

Zaballako espetxera gerturatu dute Alfredo Remirez

Interneteko sare sozialetan eginiko adierazpen batzuengatik zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean Basauriko espetxetik Zaragozara (Espainia) eraman zuten.

2018ko abuztuaren 10a
14:27
Entzun

Alfredo Remirez Amurrioko (Abara) euskal presoa Zaballako espetxera (Araba) gerturatu dute. Hala jakinarazi du bere aldeko babes taldeak Twitterren jarritako mezu labur batean. Ez dute gerturatzeari buruzko azalpen gehiago eman.

Iazko abenduan espetxeratu zuten Remirez. 2005ean Amurrioko jaietan (Araba) preso baten irudia erakusteagatik urtebeteko espetxe zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak 2009an. Bost urte baino lehen beste delituren bat eginez gero, preso sartzeko aukera zuen. Eta 2017ko otsailean Armiarma operazioaren harira jarritako zigorra baliatu zuten orain hura espetxeratzeko —urte eta erdira zigortu zuten, sare sozialetan "terrorismoa goratzea» egotzita"—.

Iazko abenduan espetxeratu zuten, Basauriko kartzelan, eta aurtengo otsaliean Darocako espetxera (Zaragoza, Espainia) lekuadatu zuten

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.