Zaballako presoen egoera kritikatu du Salhaketak
GASTEIZ.Salhaketak ohartarazi du presoak «egoera negargarrian» daudela Zaballako espetxean (Araba) eta, presoen eskubideen gainetik, haien kontrola lehenesten dela. Langraiz Okako espetxetik Zaballakora eraman zituzen hainbat preso, baina Salhaketak uste du kartzela berrian daudenen egoera ez dela hobetu: «Berdin jarraitzen dute: lehen bezala, intimitatea falta dute, aterik gabeko komunak dituzte eta tratu inpertsonala ematen diete».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu