Amaginarrebaren hiletara joateko baimena jaso arren, Zaballako espetxean atxiki dute Arnaldo Otegi. Arratsaldeko lehen orduetan, Efe berri agentziak jakinarazi du Espetxe Zaintzako epaileak baimena eman diola Otegiri familia bisitatzeko eta Ertzaintzari agindu diola presoa Elgoibarrera eramateko, «segurtasun neurri zorrotzen artean». 19:00ak aldera, baina, agentzia horrek jakinarazi du Zaballan atxiki dutela Otegi. Hala ere, eta beti ere Efe-ren arabera, litekeena da oraindik ere Elgoibarrera gerturatzea familiarekin biltzeko.
Otegi 2009tik dago preso, sei urte eta erdiko zigorra jarri ziotelako Bateragune auziagatik, eta 2016an amaituko zaio zigorra.