Zabaltzen taldeak gaur egingo du batzar nagusia, eta egoera aztertuko du

2012ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Urtea bete da Geroa Bai koalizioko partaideetako bat, Zabaltzen taldea, osatu zela, eta, hain justu ere, gaur batzar nagusia egingo dute, Burlatako kultur etxean. Batzarra hasi aurretik, komunikabideen aurrean hitz egingo dute Uxue Barkos eta Koldo Martinez taldeko eledunek. NaBai barruko egoeraren inguruan hitz egingo dute. Batzarra11:00etan hasiko da, eta, besteak beste, urte honetako balantzea egingo dute. Era berean, Geroa Baiko kontseilu nagusian taldeak izan beharreko ordezkariak izendatuko ditu, eta Nafarroako egoera politikoa ere aztertuko dute.

Barkosen ustez, barne krisia konpondu egin behar da, garrantzitsuena «UPNren gobernuari aurre egingo dion alternatiba» osatzea delako. Barkosek azaldu du gizartearen beharrei erantzun behar zaiela,tirabirekin herritarrak gogaitzeko arriskua dagoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.