Zaborra erretzearen aurka egin du Tafallako Udalak
TAFALLA. Hondakinak Olatzagutiko Portland Valderribas lantegian erretzearen kontrako mozio bat onartu du Tafallako Udalak (Nafarroa). PSNk, Bilduk eta Iniciativa por Tafallak bozkatu dute mozioaren alde eta zaborrak erraustearen aurka. UPN, berriz, abstenitu egin da. Zaborrak erretzea baztertzeko eskatu zion Hiru Mugak Batera elkarteak udalari, eta Bilduk eraman zuen eztabaida udalbatzarrera. «Zuretzat nahi ez duzuna ez desiatu besteentzat», argudiatu du PSNko zinegotzi Angel Soltxagak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu