Erraustegia

Zaborren kudeaketaren auzia argitzea du helburu Hitzartuk

Azken erabakia herritarrek hartu ahal izatea da egitasmoaren helburua, eta hortik ateratzen den plangintza 2030era arte indarrean egotea.

2018ko urtarrilaren 23a
10:11
Entzun

Erraustegiaren eta zaborren kudeaketaren inguruko eztabaida ez da amaitu; Gipuzkoako Diputazioak galdeketari ezetz esan izanak ez ditu GuraSOSen asmoak bertan behera utzi, eta parte hartze prozesua bere kabuz egitea erabaki du. Horretarako sortu du Hitzartu ekimena. Egitasmoaren helburua da zaborren kudeaketari buruzko erabakia herritarrek eurek hartzea auziari buruzko "hitza hartuz".

"Gizarte zibilak finantzatuko du partaidetza-proiektu osoa, alegia, proiektuan aurreikusitako ekintza guztiak, gure kulturan sustrai sendoak dituen erakunde baten bidez: auzolanaren bidez". Era horretan azaldu dute proiektuaren muina, eta hasi dira lehen urratsak egiten ere dirua bilduz.

GuraSOSeko eledun Joseba Belaustegik azaldu duenez, asmoa ez da agintariei parte hartze prozesu bat egiteko eskatzea, herritarrek eurek hori martxan jartzea baizik. "Herritarrek badituzte baliabideak arazoak konpontzeko edo horiek konpontzen laguntzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.