Zaborrontzi bat erre dute, eta auto bat kiskalita utzi
GERNIKA. Edukiontzi bati su eman zioten atzo goizaldera Gernikan (Bizkaia), eta ondoan zegoen auto bat erabat kiskalita geratu zen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, Iparragirre kalean gertatu zen hori, eta suhiltzaileek itzali zuten sua. Zumarragan ere (Gipuzkoa) eman zieten su bi zaborrontziri, eta beste hiruk izan zituzten kalteak. Ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu