Frantziako Tourra

Zabriskie irabazle lehen etapan, eta Amstrong bigarren

Estatubatuar bi, CSCko David Zabriskie eta DSCko Lance Amstron izan dira jaun eta jabe aurtengo Tourreko lehen etapan, Fromentiene eta Moirmoutier arteko 19 kilometroko erlojupekoan. 20 minutu eta 51 segundo behar izan ditu Zabriskiek ibilbidea osatzeko; Amstrongek bi segundu gehiago. Gainera, Ullrich harrapatu eta pasa egin du. Euskal Herrikoen artean Igor Gonzalez de Galdeano izan da abilena: 10. sailkatu da 21:57ko denborarekin. Iban Mayok 3 minutu eta 14 segundo galdu ditu lehen etapan (24:05).

2005eko uztailaren 2a
19:31
Entzun
Aitzin-etaparik gabe hasi da aurtengo Tourra, erlojupeko zailarekin. Ibilbidea laua izan arren, luzea eta gaiztoa zen. Izan ere, 200 metroko aldapa bakarra zuen, baina aldapa hori zubi bat da —etapa kontinentean hasten baitzen, Fromentinen, eta Noirmoutier-en-l'Ileko uhartean bukatzen—, eta haizea zuten zailtasun txirrindulariek.

Nolanahi ere, Zabriskie eta Amstrong estatubatuarrek erakustaldi handia egin dute. Zabriskie izan da garaile lehen etapan, eta, ondorioz, maillot horia berak jantziko du. Amstronek egin du bigarren denbora onena, eta jipoi handia eman dio bere aurretik atera den Jan Ullrichi: lasterketan zirela atzetik harrapatu eta pasa egin du. Minutu eta 6 segundoko aldea atera dio.

Hirugarren Alexander Vinokurov TMOko txirrindulari kazajistandarra izan da. Dena den, 53 segundo galdu ditu Zabriskie irabazlearekiko eta 51 Amstrongekiko.

Gonzalez de Galdeano lehen euskal herritarra

Euskal Herrikoen artean Igor Gonzalez de Galdeano izan da onena: 10. lekuan sailkatu da 22:56ko denborarekin. Joseba Belokik 22:56ko denbora egin du, Haimar Zubeldiak 23:11koa, eta Iban Mayok 3 minutu eta 14 segundo galdu ditu lehen etapa honetan (24:05).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.