Zadorra ibaia ondo ari da Uribarri eta Urrunagako urtegietatik askatutako ura jasotzen, eta goizean zehar ez du gainez egin. Hala ziurtatu dute uholde arriskuari aurre egiteko sortu duten batzordeko iturriek.
Urrunagako uhateak zabaltzea erabaki zuen atzo batzorde horrek, 20 urtean lehen aldiz, urtegia guztiz betetzeko zorian zegoela-eta. Segundoko 5 metro kubiko ur ateratzen dituzte Urrunagatik, eta arestian aipatu bezala, Zadorra guztia hartzeko gai izan da. Halaber, Uribarritik segundoko 20 metroko kubiko askatze dituzte, eta, oraingoz, horrekin ere ez da arazorik sortu.
Araban ez ezik, Gipuzkoako zenbait urtegitan ere hustu dute ura, hala nola, Añarben, Barrendiolan eta Lareon.
Nafarroan, berriz, alerta aurreko egoeran jarraitzen dute, ibaiei begira. Ebrorekin dute kezka gehien, Erriberan. Herenegun, Argak eta Arakilek gainez egin zuten baina uholde handirik eragin gabe.
Zadorra ondo ari da urtegietatik askatutako ura jasotzen
Goizean zehar ez duela gainez egin agertu dute uholde arriskuari aurre egiteko sortutako batzordeko arduradunek, eta litekeena dela Uribarriko eta Urrunagako uhateak datozen orduetan ixtea. Nafarroan, berriz, alerta aurreko egoera jarraitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu