Sorry We Missed You filma aurkezten ari da egunotan Ken Loach Donostikoak Zinemaldian. Egungo langile bizimoduaren erretratua da, eta BERRIA-ri emandako elkarrizketan esan du saiatu dela pertsonaiei "errespetuz" begiratzen, eta "elkartasuna" bilatzen.
Halako hitzak izan ditu egunotan zinemagileak, elkarrizketaz elkarrizketa. Eta hitzak praktikara eraman ditu gaur. Greban dauden zahar etxeetako langileekin batu da bere elkartasuna agertzeko, eta bide batez, borroka horri ikusgarritasuna emateko.
📽︠#Zinemaldia Ken Loach zine zuzendariak euren eskubideengatik protestan ari diren Gipuzkoako erresidentzietako langileak agurtu eta babestu ditu. Loach-en ibilbidean, konpromiso politikoak berebiziko garrantzia izan du #67SSIFFpic.twitter.com/DcX7eKeZO4
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) September 27, 2019
96 egun daramatzate greban zahar etxeetako langileek, eta hiru egun igaro dituzte Zaintzaldia deitu diotenean. Helburu bat zuten egunotan: «Kulturaren aldetik Zinemaldiari beste ikuspuntu bat ematea, eduki ezberdinak erakustea —gai sozialagoekin— eta Kursaaletik ere oihuak entzutea". Hiru egun iraun du, eta hainbat ekintza aldarrikatzailek izan dute lekua bertan; arratsaldeko lauretatik aurrera egingo dituzte filmen proiekzioak.
Ikusgarritasuna lortzen lagundu die gaur Loachek. Grebalarien elastikoa jantzi, eta haiei txaloka ekin die. Beste horrenbeste eginez erantzun diete langileek. Haiekin hizketan egon da, eta argazkiak ere atera ditu.
ELA sindikatua eskertuta agertu da.
➡︠@KenLoachSixteen zinegilea #Donostia.n egon da eta bat egin du #Gipuzkoa|ko erresidentzietako grebalariekin ✊ðŸ»
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) September 27, 2019
🔴 #erresidentziakborrokanpic.twitter.com/33Vqm0UqY1