Zahartzaroa Ikertzeko Berrikuntza Gunea osatu dute
Matia Fundazioak, Poliklinika Gipuzkoak, Ikusik, Euskaltelek, Tecnaliak eta Ibermaticak Zahartzaroa Ikertzeko Berrikuntza Gunea eratu zuten herenegun, Donostian eginiko ekitaldi batean. Jose Antonio Agirre Franco izango da zuzendaria. Ekitaldian adierazi zutenez, gune horren helburua izango da adineko pertsonen gaixotasunen prebentzioari eta osasun arretari ahalik eta era berritzaileenean erantzutea. Azaldu zuten guneak ateak zabalik dauzkala beste erakunde batzuk ere kide izan daitezen, eta nabarmendu zuten «ongizate gizartearen iraunkortasuna» bultzatu nahi dutela. «Ez dugu soilik enpresa jarduera hau sustatu nahi; pertsonak ahalik eta ondoen zahartzea nahi dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu