Askatasunak familiako iturrietan oinarrituta salatu duenez, Alcalde Basurtun zaintzen ari diren ertzainek nagusikeriazko jarrera izan dute gaixoaren zein haren senideenganako. Hala, hainbatetan, gezurrak eta mehatxuak entzun behar izan dituztela agertu dute.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, berriz, Alcalderi ezarritako zaintza zorrotza eta bisita aukera murritza Langraizko (Araba) espetxeko zuzendaritzak erabaki zuela azaldu du prentsa ohar batean. Areago, aste hasieran Langraizko zuzendaritzari zaintza eta bisita erregimenak presoaren "osasun ahulera" egokitzeko, eta, beraz, malgutzeko, eskatu ziola dio Herrizaingo Sailak.
Presoak
Zaintza berezietatik atera dute, eta astelehenean Txagorritxura eramango dute Anjel Alcalde presoa
Astelehenean Bilboko Basurtuko erietxean bihotzeko ebakuntza egin zioten Anjel Alcalde presoa dagoeneko atera dute Zaintza Berezien Unitatetik, eta astelehenean Gasteizko Txagorritxuko ospitalera eramango dute. Askatasunak jakinarazi duenez, Alcalde oraindik ahul dago, baina onera egiten ari da. Hala ere, Portugaleteko (Bizkaia) presoa oso gaixo dago, bihotzeko arazoaz gain tumore gaiztoa baitu ondestean. Arazo hori tarteko, beste ebakuntza bat egin behar diote Txagorritxun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu