Epaitegietako iturrien arabera, Bizkaiko Aldundiko adingabeen zerbitzuaren esku utzi dute umearen zaindaritza. Gainera, Gizarte Ongizateari eta fiskaltzari dagokie haurra babesteko beharrezko neurriak hartzea.
Gertakaria larunbatean jazo zen, Bilbon. Lekuko batek Ertzaintzari jakinarazi zionez, emakume bat behin eta berriz zeharkatu zuen errepidea. Ea autoek bere haurtxoaren kotxea harrapatzen zuten. Auto gidarietako batek emakumeari eta haurraren kotxeari izkin egin behar izan zien. Autotik atera eta bere jarrera aurpegiratu zion emakumeari. Azken honek orduan haurraren kotxea irauli eta umea lurrera erori zen.
Auto gidariak umea hartu zuen eta taxi bat eskatu zuen emakumea asaldatuta ageri zen bitartean. Ertzainek egiaztatu ahal izan zutenez urtebeteko haurrak kolpe handia zuen bekokian eta utzikeria zantzu argiak ageri ziren. Horregatik A.M.J 33 urteko emakumea atxilotu zuten, adingabe bat jotzea leporatuta.
Gaur, epaileak kargurik gabe utzi du aske lekukorik ez zegoelako. Izan ere, Ertzaintzari deitu zion lekukoak ez du salaketarik jarri emakumearen aurka eta ez dago beste lekukotzarik hark kontatutakoa baieztatzeko. Hala ere, urruntze agindua ezarri diote eta semearen zaintza kendu.
Gertaera
Zaintza kendu diote ustez bere semea jipoitu zuen emakumeari
Epaileak aske utzi du asteburuan ustez bere semea jipoitu zuen emakumea. Hala ere, urruntze agindua ezarri eta semearen zaintza kendu dio. Lekuko eta salaketa faltagatik kargurik gabe utzi dute aske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu