Zaintza partekatua lehenesteko eskaria egin du Eusko Legebiltzarrak
Gurasoak banandu edo dibortziatu egiten diren kasuetan, beste zaintza moten gainetik, haurren zaintza partekatua izatearen alde egin du Eusko Legebiltzarrak. Atzo onartu zuten zaintza partekatuari buruzko legez besteko proposamena. Espainiako Gobernuari eginiko eskaera garbia jasotzen du proposamen horrek: Espainiako Kongresuan, indarrean dagoen Dibortzio Legea aldatzeko lege proiektua aurkeztu, eta proiektu horrek umeen zaintza partekatua lehenetsi dezala. Eusko Legebiltzarrekoa ez da Kidetzaren aldarrien lehen pausoa izan. 2010ean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batzar nagusietan eredu horren aldeko mozioak onartu zituzten. Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udaletan ere zaintza partekatuaren aldeko adierazpenak onartu zituzten iragan urtean. Gaur egun, bi gurasoek ados egon behar dute zaintza partekatzearekin, neurri hori bete dadin. Adostasunik ez badago, auzitara jo, eta epaileak ebatzi behar du haurrari zein neurri komeni zaion gehien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu