"Hezkidetza" defendatu du Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak Berdintasun Gunearen jardunaldietan, gizonek eta emakumeek adingabekoen eta ezintasunak dituztenen zaintza beti partekatzea, ez soilik banaketa dagoenean. Bikotekideek hasieratik hori egiten dutenean, banatuta daudenean ere eredu gisara "ideala" iruditzen zaio. Gaur egun, ordea, hori ez da gertatzen: "emakume gehiagok eskatzen dute lan murrizketa edo lanuztea... Hori errealitate bat da, eta errealitate horri erantzun behar zaio".
Zaintza partekatua "beste aukera bat bezala" hartu behar du kontuan epaileak, Landaidaren iritziz. Adingabeen beharrek "lehentasuna" izan behar dute, eta aukera hori ezartzerakoan bi aldeek jo behar dute ontzat. "Adostasunik ez badago zaila da ongi ateratzea". Gaur egungo legeria kritikatu du, eskatu besterik ez baita egin behar onartzekoi.