Politika

"Zalantza egoera" gainditze aldera "elkarrizketa leial baten aldeko baldintzak lantzeko" deia egin du Ahotsak-ek

Sentsibilitate eta aukera politiko askotako emakumeak biltzen dituen Ahotsak taldearen iduriko “zalantza egoeran” dago prozesua, eta aukera hori ez zapuzteko eskatu du. Egoerak irtenbidea baduela esanez, elkarrizketaren” beharra azpimarratu du. Elkarrizketaren bidez eta “beldurrik gabe” bakea lortzeko guztien erantzukizuna exijitu du, bakea “denon lana” delako. “Eskubideak, askatasuna eta elkarrenganako errespetua” aitzat hartzeak egungo egoera gainditzen lagunduko lukeela iritzi dio Ahotsak-ek.

2006ko irailaren 7a
15:55
Entzun
Sentsibilitate eta aukera politiko eta sindikal desberdinen izenean, Ahotsak emakumeen taldeak konponbide prozesuaren gainean agerraldia egin du gaur Donostian. Prozesua zalantzan jarri du plataformak, eta horri aurre egiteko “elkarrizketa leial” baten aldeko apustua egin du. Elkarrizketa gauzatzeko, beldurrik eta bazterketarik gabe, erantzukizuna eskatu du. “Beldur bakarra, eskubideen eta irizpide demokratikoen baitan, bake eta normalizazio politikoa lortzeko esperantza galtzea da”, adierazi du Ahotsak-ek.

Proiektu politiko guztiek lekua edukiko duten “eszenatoki demokratikoa” defendatu du Ahotsak-ek, bat bera ere inposatu gabe. Horretarako, euskal gizarteak erabakitakoa errespetatzeko eskatu du.

Ahotsak-ek lanean jarraituko duela iragarri du, eta aldi berean “gizarteko emakume guztiei” gatazkarekin amaitu eta “egoera salbatzen” laguntzeko deia egin die. Halaber, gizarteak “prozesua hasteko exijitu” behar duela azpimarratu du.

EAJ, PSE, Batasuna, EA, EB, Aralar, PSN eta ABko ordezkariek parte hartu dute, besteak beste, ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.