Huescara (Aragoi, Espainia) ehizera joandako bi gipuzkoarrek istripu larria izan dute gaur goizean: lur-orotarako ibilgailuan trenbide gaineko pasagunea igarotzen ari zirelatrenak harrapatu ditu, Samiter herrian. Ondorioz, bietako bat, Zaldibiako gizonezko bat,hil egin da. Besteak zauri larriak ditu. SS-1331-AV matrikula zuen ibilgailuak.
Espainiako Gobernuaren Aragoiko Ordezkaritzak agertu duenez, trenean bi lagun bakarrik zihoazen, eta ez dute minik hartu. Lur-orotakoa harrapatu arren, trena ez da bidetik atera.
Bi ehiztariei dagokienez, landa turismo etxe batean zeukaten ostatua, ehiza barruti bateko bazkide ziren, eta oso ondo ezagutzen zuten ingurua sarri joaten baitziren ehizera.
Informazio zabalagoa Goierriko Hitzan.
Ezbeharra
Zaldibiako ehiztari bat hil da Espainian, tren batek beren ibilgailua harrapatuta
Aragoin, Huesca-Canfranc trenbideko pasagune batean gertatu da istripua, Samiter herrian. Hildakoarekin batera lur-orotako ibilgailuan zihoan beste ehiztaria, gipuzkoarra hura ere, larri zaurituta dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu