politika

Zalduaren errautsak gaur ekarriko dituzte Euskal Herrira

2010eko urriaren 2a
13:59
Entzun
Joxe Maria Zaldua iheslari politikoaren gorpua gaur erraustuko dute, Aix-en-Provencen (Frantzia), eta ondoren errautsak Euskal Herrira ekarriko dituzte. Haren bere emaztea eta semea Lapurdin bizi dira eta errautsen erdia hor geratuko da; beste erdia Ezkio-Itxasora eramango dute, bertakoa baitzen Zaldua. Gaur bertan omenaldia egingo diote Ezkio-Itxason -ordurik ez dute jakinarazi oraindik-. Iheslaria lehengo astean zendu zen Aix-en-Provencen, bizikletan zebilela bihotzekoak jota.

Zalduak 1986an utzi behar izan zuen jaioterria, eta Euskal Herritik kanpo joan zen; Uruguaira aurrena, eta Frantziara gero. Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hura atxilotzeko agindua eman zuen aurtengo martxoaren 15ean, ETAren eta FARCen artean harremana zegoelakoan.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta Etxerat-ek adierazi dute Zalduaren bizia Euskal Herriko gatazkari neurria hartzeko erakusgarria dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.