Espainiako Auzitegi Nazionala

Zamudioko Herriko Taberna itxi du Guardia Zibilak

Espaniako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskak atzo agindutakoa betez Zamudioko (Bizkaia) Herriko Taberna itxi du Guardia Zibilak. Elkartea ixteaz gain, kanpoan itxieraren aurka protestan ari ziren hamabi bat lagun identifikatu dituzte.

2006ko maiatzaren 5a
10:58
Entzun
Goizeko hamarrak inguruan gauzatu dute itxiera. Lekukoek 'berria.info'-ri adierazi diotenez, Guardia Zibilaren lau patrolziztu bizian joan dira Herriko Tabernaren atariraino, eta hamabost bat guardia zibil ater dira, eskuan metrailetak zituztela.

Hambi bat lagun zeuden tabernaren atarian, itxieraren aurka protestan. Haiengana joan da Guardia Zibila, eta elkarteko arduraduna nor zen galdetu die. Inork ez die erantzun, eta orduan esan diete giltzarik ematen ez bazieten apurtu egingo zutela. Horren aurrean, giltzak eman dizkiete, eta barrura sartu dira guardia zibilak "barruan arrisku elementurik ez dela geratu" ziurtatzeko. Batzuek horretan ari ziren bitartean, beste batzuek identifikatu egin dituzte protestan parte hartu duten guztiak. Azkenik, zigilua ezarri diote ateari, eta joan egi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.