EZBEHARRA

Zangozako mendizale bat hil da Pirinioetan

Frondiellas mendian ondoezik sentitu, eta bertan hil zen. 59 urte zituen.

2013ko maiatzaren 13a
08:11
Entzun

Nafarroako mendizale bat hil zen atzo Sallent de Gallegon (Espainia), Frondiellas mendian zela ondoezak jota. Espainiako Gobernuak jakinarazi zuenez, menditik abisu bat jaso zuten larrialdi taldeek eguerdi aldera, ohartaraziz gizonezko bat ondoezik zela.  Hura artatzera joan zirenerako zendu zen mendizalea. 59 urte zituen.

Beste bi mendizale hil dira asteburuan. Aneton, Benantxio Irureta mendizale aizarnarra hil zen larunbatean. Gaur egingo dute haren aldeko hileta,

Aizkorrin, berriz, emakume bat zendu zen herenegun ere, 30 metrotik erorita.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.