Errepresio estrategiaren areagotzea ziklo politiko berri bat eratzen ari den une berean heldu dela irizi dio Batasuneko bozeramaileak: hain justu, aurreko ziklo politikoa agortuta dagoela zein 1978koparametroak orain baliagarriak ez direla irizten, eta alde guztien arteko elkarrizketaren beharrari buruz eragile gehienen arteko adostasuna lortu denean.
Horregatik, iraganeko estrategiak iruditzen zaizkio Otegiri zapalkuntzan oinarritutakoak, eta eragile sozial, sindikal eta politikoen arteko elkarrizketarako giroa asko zailtzen dutela oharrarazi du. Estrategia horien xedea "ezker abertzalea suntsitzea" dela erantsi du, eta haiek indargabetzeko galdegin.
Dena dela, estrategia horiek ez dutela ezker abertzalearen jardun politikoa baldintzatuko azpimarratu du.
Politika
Zapalkuntza estrategiek ez dutela ezker abertzalearen jardun politikoa baldintzatuko esan du Otegik
Espainiako eta Frantziako gobernuek zapalkuntza bide guztiak zabalik dituztela salatu du Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak, eta horren adibide jarri ditu Jose Anjel Altzugurenen heriotza, '18/98 auziaren' epaiketaren hasiera zein bere kontrako auziak indartzea. Zapalkuntza bide horiek "iraganeko estrategia" dira Otegiren iduriko, eta haiek iraunaraztea ez dela "ez neutrala, ez inuzentea" nabarmendu du. Nolanahi ere, estrategia horiek ez dutela ezker abertzalearen jardun politikoa baldintzatuko azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu