Zaparradak zaparrada, Gazte Topagunea aurrera doa

Euriak eta haizeak kalteak eragin dituzte kanpin dendetan, txosnetan eta karpetan, eta goizean ez dute mendi martxa egin. Etzi bukatuko da Topagunea eta gaur egingo dute ekitaldi nagusia, 20:00etan.

2008ko martxoaren 22a
14:55
Entzun
Zaparradek ez dute geratu Gazte Topagunea Lezon (Gipuzkoa). Atzo hasi zuten, Etorkizuna, independentzia lelopean, euria latz bota du atzo, gaur ere bai, baina milaka gazte dabiltza han.

Dena dela, kalteak eragin ditu eguraldiak. Kanpin denda asko txikitu egin dira eta putzu artean daude. Karpek eta kaleko dekorazioak ere haizearen eragina izan dituzte. Atzo gauean kalean txosna batzuk ezin izan zituzten zabaldu, haize eta euriagatik.

Goizeko hamarretarako programatuta zuten mendi martxa, berriz, ez dute egin eguraldiagatik. Horren beharrean, Jaizkibelgo Superportuaren inguruko bideoa eman dute Eskola Gunean.

Gaur egingo dute ekitaldirik garrantzitsuena, 20:00etan, karpa nagusian. "Proiektu politiko oro gauzagarri egingo duen markoa behar dugu", esan du Jon Telleria Topaguneko bozeramaileak, eta mezu horixe helaraziko dute gaur.

Astelehenean bukatuko dute Gazte Topagunea.

Zortzi gune daude



Herri Gunea. Lezoko erdigunean. Komunikazio Txokoa, Kamaradak Txokoa, Informazio Gunea, dendak, Osasun Gunea eta azoka daude bertan.

Akeita eta Jantoki Gunea. Bekoerrota kiroldegi ondoan. 09:00etatik aurrera zabalik izango da, gosariak, bazkariak eta bokatak emateko.

Kultur Gunea. Bekoerrota kiroldegiaren ondoan kokatuta.

Eskola Gunea. Jaizkibel Azpi Herri Eskolan.

Musika Gunea. Altamiratik gora.

Auditoriuma. Gezalan.

Gaztetxe Gunea..

Txosna gunea. Goiko Plazan.

Zortzi gune horiez gain, dutxetarako eremua dago herriko igerilekuan, eta kanpalekua Altamirako gainan.

Argazkia: Gaztesarea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.