Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea datorren astelehenean Gasteizera etorriko da, Ajuaria-Enera, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin egotera.
Lehendakaritzako iturrien arabera, ETAk borroka armatua bukatu duela iragarri osteko "egoera berria" aztertuko dute. "Era berean, eta beste gai batzuen artean, etorkizunean hartu beharko diren erabakiei buruz ariko dira, indarkeriaren mehatxurik gabe askatasun osoa eta elkarbizitza finkatzeko".
Zapateroren bisita Espainiako presidente batek Ajuria-Enera egindako bigarrena izango da. Adolfo Suarez 1980an izan zen eta, harrezkero, beste inor ez. Carlos Garaikoetxea EAJko orduko burua zen 1980an Jaurlaritzako lehendakaria. Suarez UCD zentroko alderdikoa zen. Zapatero eta Lopez, PSOEkoak.