Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde kanpainan zentral nuklearrak ixtearen alde egingo zuela adierazi zuen, betiere, haien baliagarritasun aldia amaitutakoan. Garoñako zentral nuklearrarekin (Burgos, Espainia) kanpaina horretan esandakoa betetzen saiatuko dela adierazi du Zapaterok, gaur. Garoñaren baliagarritasun aldia 2011n amaitzen da.
Erabakia hartzerako garaian, zentral nuklearraren segurtasuna eta energia elektrikoaren hornikuntza bermatuko dituela eta energia berriztagarrien alde egingo duela nabarmendu du Espainiako Gobernuko presidenteak.
Espainiako Gobernuak uztailaren 5a baino lehen erabaki beharko du Garoñako zentral nuklearra itxi edo ez, baimena luzatuko dion edo ez. Espainiako Segurtasun Kontseiluak jada hartu du erabakia, zentral nuklearraren jarduera hamar urtez luzatzearen alde agertu da.
1970ean sortu zuten Garoña. Nuclenor enpresak kudeatzen du -Endesa eta Iberdrola dira Nuclenorreko kide-, eta luzapena galdegin du.
politika
Zapatero hauteskunde kanpainan hartu zuen konpromisoa betetzen saiatuko da Garoñarekin
Zentral nuklearren baliagarritasun aldia amaitutakoan horiek ixtearen alde agertu zen kanpainan zehar Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu