"Nire itxaropenak bere horretan jarraitzen du, eta indarkeriaren amaiera ikusteko prozesu luze eta zail honetan, 2006a hobea izango da 2005a baino", adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak ETAren azken ekintzen ostean indarkeriaren amaiera posible ikusten duen ala ez galdetu diotenean.
Bestalde, Batasunak BECen egiteko asmoa duen kongresua debekatzeko aukeraren inguruan ere galdetu diote. Zapaterok ziurtatu du Espainiako Gobernuak, dagozkion eskuduntzak kontuan hartuta, legea beteko duela. Hau da, azaldu du Autonomia Erkidegoen esku daudela horrelako gaien inguruko eskuduntzak.
Politika
Zapatero: "Indarkeriaren amaiera ikusteko prozesu zailean 2006a hobea izango da 2005a baino"
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ez du itxaropenik galdu "indarkeriaren amaiera" ikusteko. Era berean, arlo horretan 2006. urtea 2005a baino hobea izango dela uste du. Bestalde, Batasunak BEC Bilbao Exhibition Centre-n (Barakaldo, Bizkaia) egiteko asmoa duen batzarra debekatzeko aukerari buruz galdetu diotenean, Zapaterok azaldu du Madrilgo Gobernuak legea beteko duela bere eskuduntzei dagokienaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu