Politika

Zapatero: "Legedia betetzen ez duenak eduki behar du beldurra"

Espainiako Gobernuaren presidenteak gaur berriro baztertu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan galdeketa egitearen aukera. "Zuzenbide estatuak ez du beldurrik izan behar".

2007ko urriaren 3a
17:15
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak gaur berriro baztertu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan herri galdeketa egitearen aukera -Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak deialdia egin nahi du-, eta "zuzenbide estatuak beldurrik ez" duela izan bejar adierazi du, Espainiako Kongresuaren batzarrean. "Legedia betetzen ez duenak eduki behar du beldurra, akatsa litzatekeelako ez betetzea".

Gobernuak "erantzukizunez defenditzen eta ezartzen du zuzenbide estatua", Zapaterok adierazi duenez. Mariano Raxoi PPren lehendakariak, ordea, "Euskal Herriko eztabaida subiranistaren aurrean zuhurtziarik ez" izatea leporatu dio. Zapaterok gogoratu dio herri galdeketaren ideia 2000. urtean bota zuela Ibarretxek, PPk Espainiako hauteskundeak irabazi eta hamar egunera. "Zein da aldea? Raxoi balitz orain Gobernuaren presidentea, nik babesa eskainiko nioke".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.