Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak 2008an Espainiako hauteskundeak irabazten baditu, "lanean" legealdi honetako "lehen egunean bezala" ariko da ETAren indarkeria bukatzeko. Hala esan du berak gaur, Radio Nacional irratian egin dioten elkarrizketan. "Eta herritarrei dei egiten diet Gobernuari ahal duen ahaleginik handiena egiteko exijtzeko".
Bake prozesuan Gobernua "bere tokian" egon zela iritzi dio Zapaterok, "eta euskal gizartearen itxaropena hankaz gora bota zuena ETA izan zen, indarkeriaren eta elkarrizketaren artean indarkeria hautatu duelako". Erakunde armatuak, berriz, hartutako konpromisoak bete ez izana leporatu zion Gobernuari.
ETAren "su-etena amaituta dela", Gobernuaren presidenteak "garbi" dauka "zuzenbide estatuaren tresna denekin" egingo diola erakunde armatuari aurre, "destinu bakarra duela esateko: bere ekintza arbuiagarrien bukaera".
Politika
Zapatero "lehen egunean bezala" ariko da ETAren indarkeria bukatzeko
Bake prozesuan Espainiako Gobernua "bere tokian" egon zela iritzi dio, eta erakunde armatuari leporatu dio hura amaitu izana. "Zuzenbide estatuaren tresna denekin" egingo dio ETAri aurre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu